Entradas por admingoiko

Udalperen ereserkia, Goikobaluren eskutik

75 urte bete ditu Udalpe elkarteak, gaur arratsaldean Goikobalu Abesbatzak emanaldia egin du urteurrenaren baitan. 19:30ean batu dira Portaloian, eta 20:30ak aldera Udalpe kanpoaldean batu dira, elkartearen ereserkia lehenengoz abesteko. Iturria: Goiena.

Jaio da ‘Hazia’, eta hunkitu ditu ikusleen bihotzak

Atzo estreinatu zuten Arrasateko Amaia Antzokian, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren irakaspenak oinarri dituen musikala. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak sortutako ikuskizunak, kalitate maila altuko musikaz, dantzaz zein antzerkiaz gozatzeko aukera ematen du. Iturria: Goiena.

HAZIA musikala estreinatu dute Amaia antzokian

  Gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian HAZIA musikala estreinatu da. HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du. Iturria: Mondraberri.

‘Carmina Burana’ obra beste behin, Arrasaten

Bihar, zapatua, Uarkapeko frontoian Donostiako Orfeoiaren, Goikobalu abesbatzaren, Txorbela Otxotearen eta Arrasate Musikaleko bandaren eskutik izango dira Orff-en doinuak entzungai. Goikobalu Abesbatzako zuzendari Iñaki Maidagan izan da gaurko, egubakoitza, Igo Autobusera! saioan. Iurria: Goiena.