, ,

Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza Olentzeroren etorreran kantuan

Jende uholdeak jarraitu du gaur Olentzeroren etorrera Arrasaten. Herriko plazara sartu da Maala kalea zeharkatuta, eta hor pilatu da jende gehien. Gero, plazan, jendetza zegoen Olentzeroren zain. «Pandemia tarteko ezin izan naiz bi urtean plazara etorri, baina hemen nago zuen artean, benetan pozik. Gaur lan mordoa daukat, goizean ikusi dut zenbat gutun jaso dituzten, baina pozarren nago”. Irakur gehiago

Iturria: Goiena.

,

Gabonetako argiak distiratzen ari dira jada Arrasateko kaleetan

Atzo Gabonetako argiak piztu ziren Arrasaten. Aurten, Arrasate Musikalek eta Arrasate Rugby Taldeak eman diote pizteko botoiari. Bi elkarteek euren 50. urteurrenak ospatzen dituzte aurten. Herriko plazako oholtza gainean ez dira falta izan Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza, eta ohitura den bezala, hainbat gabon-kanta interpretatu dituzte. Gainera, aurten Arrasate Musikaleko biolinisten Suzuki taldea izan dute lagun.

Iturria: Mondraberri.

,

Arrasateko abesbatzak kalera atera dira Santa Zezilia omentzeko

Atzo, azaroak 22, Santa Zezilia ospatu zen, musikarien eta olerkarien zaindaria. Santa Zezilia omentzeko Arrasateko abesbatzak kalera atera ziren kantatzera. Goikobaluk, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak, Txorbela Otxoteak eta Portaloi Elkarteak hainbat abesti interpretatu zituzten herriko hainbat lekutan. Bukatzeko, Herriko plazan elkartu ziren eta denek batera abestu zuten.

Iturria: Mondraberri.

,

Juan Arzamendi Musika Etxeko obra amaituta, ekipatzeko zain

Azken erremateak falta zaizkio Arrasate Musikalek eta Goikobaluk erabiliko duten eraikinari. Instalakuntzak ekipamenduz hornitzea da bakarrik falta dena, ondorioz, Gabonen ingururako aurreikusten dute bi musika elkarteen lekualdaketa.

Iturria: Goiena.

,

Goikobaluk sanjuan giroa jarri du kaleetan

Atzo arratsaldean, 19:00etan hasita, Goikobalu abesbatzak Arrasateko erdiguneko kaleak kantuz alaitu zituen. Sanjuanetako egitarauaren baitako ekitaldia izan zen.

Iturria: Goiena.

,

Goikobalu ‘familiak’ Kale Kantua aurrera eraman du

Sargoriari aurre eginez, abesbatzako haur, gazte eta helduek zenbait kantu konpartitu dituzte kaleetan eta plazetan, gaur arratsaldean, Sanjoanen testuinguruan.

Iturria: Mondraberri

SING! Debagoieneko haur eta gazte abesbatzen topaketa

Oñatiko Santa Ana antzokian SING! topaketa egin zuten atzo ilunkaran. Bertan parte hartu zuten Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, Oñatiko Ganbara Txikitxo Abesbatzak, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak. Abesbatza bakoitzak bere emanaldia eskaini zuen lehenengo, eta ostean, elkarrekin abestu zuten.
Iturria: Goiena.
,

San Juan Bataiatzailaren parrokia bete dute, Harreman elkarteari laguntzeko

San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete da Goikobalu abesbatzaren hiru koruen eta Arrasateko Gazte Abesbatzaren emanaldiez gozatzeko. Helburua izan da Harreman elkarteak Mozambiken eta Indiako Ankur harrera etxean dituen proiektuei laguntzea. Irakur gehiagoIrakur gehiago

Iturria: Goiena

Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik Gabonetako argien piztueran abestu dugu

Atzegi eta Aspaceko zenbait lagunek Gabonetako argiteria piztu dute. Udalak antolatuta, hainbat familiek ekitaldia jarraitu dute plazan, eta Goikobaluko txikiek abestu dute.

Iaz, “pandemiaren ondorioz”, ez zen Gabonetako argitariaren piztueraren ekitaldia egin, baina aurten berreskuratu da. Hainbat familiak, euripean izan den arren, Herriko plazara bertaratu eta ekitaldia bertatik bertara jarraitu dute. Goikobaluko txikiek eman diote hasiera ekitaldiari, sasoi honetan ohikoak diren kantekin, eta ondoren hitza hartu dute pizteko ohorea eta ardura izan duten elkarteetako ordezkariek.

Iturria: Mondraberri.