,

Ikuskizun paregabea!

Buesa Arena hunkitu egin zen larunbatean Humanity At Music ikuskizunarekin. Kukai, OSE, 450 ahots… eta 11.400 ikusletik gora. Erabateko arrakasta!

Gasteizko Buesa Arena galaz jantzi zen Humanity At Music hartzeko, eta ikuskizuna itzela izan zen: 60 urteti9k gorako esperientzia kooperatiboari musika, ahotsa, dantza eta batez ere emozioa jarri zion kultura eta kooperatiba lurrikara. Ikuskizunaren oinarria Fernando Velazquez-ek, Espainiako Estatuko zinemaren konposatzaile txalotuenetakoak, idatzitako soinu banda izan zen. Jon Sarasuak idatzitako hitzei sinfonia hunkigarria gehitu zion Velazquezek. Hori guztia uneoro Jon Maya zuzendariak gidatutako Kukai Dantza Taldearen koreografiak lagunduta. Irakur gehiago