Entradas por admingoiko

,

‘Salve Solstitium’ arrakastatsua eman dute Goikobaluk eta AGAk

  Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak, San Joan jaien atarian ohikoa bihurtu den ‘Salve Solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan. “Urteko hitzordu berezienetakoa” izaten da gaur eskaini duten emanaldia bai Goikobalurentzat eta baita AGArentzat ere. San Frantzisko bete egin da eta Txomin Maidaganek, bere aita, Iñakiren lekukoa hartuz, maisutasunez zuzendu du kontzertua. Hainbat […]

Etxeko musikariek agurtu dute Udaberriko Musikaldia

90 pertsona inguru igo dira San Frantzisko elizako oholtza gainera XXI. Udaberriko Musikaldiari agur esateko. Iker Olazabalen zuzendaritzapean Arrasate Musikaleko kideek kontzertua eskaini dute Goikobalu Abesbatzaren kolaborazioarekin batera. Kontzertuaren amaieran gainera, abuztuan zendu zen Arrasate Musikaleko kide Luis Usatorre omendu dute. Iturria: Goiena.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Kursaalen

2025eko maiatzaren 29an, ASETT Foroaren 1. edizioaren baitan Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa abestu genuen beste behin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestraren kolaborazioarekin. Bertan izan ginen Goikobalu Txiki Abesbatza, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza, Iubilo Abesbatzako eta Txorbela Otxoteko lagunekin batera.

Arrasate Musikalen orkestra eta Goikobalu abesbatza, Ravel-en sintonian

Udaberriko Musikaldiaren baitan, herriko orkestraren txanda izango da hilaren 31n, abesbatzak lagunduta. Joan den asteburuan Rachmaninoff 2. kontzertua jo zuten euskal musikari gazteei –tartean, Txomin Maidagan arrasatearra eta Jon Mestre oñatiarra– bailarako beste musikari batzuek hartuko diete lekukoa maiatzeko azken zapatuan, toki berean, San Frantzisko elizan. 19:30ean hasiko den emanaldian, bost pieza klasiko joko ditu Arrasate […]

Udaberriko Musikaldia: Rachmaninoff 2. kontzertua

Goikobalu Abesbatzako abeslari eta zuzendari den Txomin Maidagan Ruiz (orkestra-zuzendari lanetan) eta Jon Mestre Arzuaga piano-jole oñatiarra taularen gainean elkartu dira eta Rachmaninoff 2. kontzertua interpretatu dute XXI.Udaberriko Musikaldiaren baitan. Iturria: Goiena.

Udaberriarekin, badator klasikoaren Musikaldia

Musikeneko hari-laukotea; Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu abesbatza; Danserie Ensemble taldea; Boliviako Ensemble Moxos eta Txomin Maidagan Ruizek zuzendutako piano eta orkestraren emanaldia egubakoitzean hasiko den Udaberriko Musikaldian. (…) Urtero moduan, Arrasateko publikoarentzako estimatua izango da Goikobalu abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Orkestrak elkarrekin egingo duten emanaldia; aurtengo egitaraua borobilduko dute, maiatzaren 31n, Iker Olazabalen eta […]

, ,

Goikobaluk Parrokia bete du Harremanen kontzertu solidarioan

Harreman GKEk antolatuta, Goikobaluk urteroko kontzertu solidarioa eskaini du San Juan Bataiatzailearen Parrokian. Kontzertuan Goikobalu osatzen duten talde denek parte hartu dute; Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Abesbatzak. Errepertorio zabala eskaini dute, bete egin den Parrokiara bertaratu direnen gozamenerako. Harreman GKE eta honek aurrera eramaten dituen Mozambikeko eta Ankur-Indiako proiektuak babestu […]