Entradas por admingoiko

Las jóvenes batutas que resuenan en la sinfonía actual

Txomin Maidagan, Mirari Etxebarria y Kepa López. Tres ‘nuevos’ directores de orquesta guipuzcoanos desafían la tradición y aportan su propio estilo a la música desde el podio. — Goikobalu Abesbatza-ko Txomin Maidagan Ruiz, El Diario Vasco-k egindako erreportaian Segi horrela, Txomin! Eta guk, gertu-gertutik ikus eta goza dezagula! — Erreportaia: El Diario Vasco.

Leitzako Jeiki eta Goikobuk ahotsak batu dituzte lehen truke-kontzertuan

Kontzertu partekatua eskaini zuten larunbatean Arrasateko parrokian, azken kantuak elkarrekin abestuz: ‘Ave Verum’ eta ‘Euskalerriko’. Arrasatearrek bisita itzuliko diete leitzarrei larunbat honetan. Aurreko larunbateko emanaldian Jeikik 7 kantu eskaini zituen, Vinaixa Gartzia zuzendari, eta Goikobaluk 6 eskaini zituen, Iñaki Maidagan zuzendari. Gainera, azken bi abestiak batera abestu zituzten ikus-entzuleen txalo beroak lortuz. Larunbat honetan arrasatearrek […]

Goikobalu eta Jeiki abesbatzen lehen elkartruke kontzertua

Jeiki abesbatzarekin kontzertu partekatua egin du Goikobalu Abesbatzak. Abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestu zituen, eta, ondoren, pare bat pieza elkarrekin abesteko. Astebete geroago, urriaren 18an Leitzako San Migel elizan egingo dute emanaldia bi taldeek, 19:00etan. Iturria: Goiena.

Goikobalu eta Leitzako Jeiki abesbatza, zapatuan, elkarrekin

Urriaren 11n, zapatua, Jeiki Abesbatzarekin kontzertu partekatua egingo du Goikobalu Abesbatzak, San Juan parrokian, 20:00etan. Astebete beranduago, urriaren 18an, arrasatearrak Leitzara joango dira. Truke kontzertuak egingo dituzte Goikobalu Abesbatzak eta Leitzako Jeiki Abesbatzak asteburu honetan eta hurrengoan. Lehen hitzordua Arrasaten izango dute, urriaren 11n, San Juan parrokian, 20:00etan. Modu horretan, abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestuko […]

Badator KORUKIRI 2025 Cantania – 50 milioi segundo

Datorren urriaren 25ean plazaratuko da Tolosako Leidor aretoan Cantania – 50 milioi segundo kantata eszenikoa, arratsaldeko 18:30ean, eta Goikobalu Txiki ere bertan izango da. Informazioa gehiagorako eta sarrerak erosteko, sartu HEMEN. KORUKIRI Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak sustatu eta kudeatzen duen proiektua da, Euskal Herriko haur abesbatza federatuen dinamizazioa ahalbidetuko duten proposamen erakargarriak eskaintzeko asmoarekin. Horrekin, gainera, […]

,

Goikobalu abesbatza EITB Galan protagonista, ‘Gipuzkoa Hegan’ ikuskizunean

Goikobalu abesbatzak Donostiako Belodromoan ospatutako EITB Galan parte hartu du, ‘Gipuzkoa Hegan’ izeneko musika eta ikus-entzunezko esperientzia berezian. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Goikobaluk Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera jardun zuen zuzeneko emanaldian. Olatz Salvadorrek eskainitako saio bereziak ere emozioa eta indarra gehitu zion ekitaldiari. Guztira, 1.500 ikusle bildu ziren Belodromoan ikuskizunaz gozatzeko. Ekitaldia “Gipuzkoa Hegan’ aurkeztu zen, […]

,

EITB Gala Belodromoan egin da aurten, «Gipuzkoa Hegan» musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin

1.500 lagun bildu ditu EITBk bertan, parekorik gabeko ikuskizunaz gozatzeko: Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika, Olatz Salvadorren emanaldi bereziarekin. Igande honetan estreinatu du EITBk, pantaila erraldoian, «Gipuzkoa Hegan» lana, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atala. Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan izan da, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musikarekin. Olatz Salvadorren emanaldi bereziaz […]

,

Goikobalu Abesbatza EITB Galan

EITB Gala Belodromoan egingo da aurten, ‘Gipuzkoa Hegan’ musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin. Igandean estreinatuko du EITBk, pantaila erraldoian, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atal hau. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika izango da ekitaldian, baita Olatz Salvadorren emanaldi berezia ere. Belodromoko pantaila erraldoian estreinatuko da igande honetan, irailak 21, 18:00etan, […]

,

Urteurren bereziari bukaera eman diote

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Txikik bukatu dute aurtengo ikasturtea, eta oso berezia izan da, batez ere, Goikobalu abesbatzako txikienentzat; izan ere, abesbatzaren 30. urteurrenaren bueltako ekintzak ospatu dituzte ikasturte honetan. «Ikasturte polita» izan dela dio Goikobalu Txikiko zuzendari Maialen Gonzalezek, «kontzertu eta proiektu ugari» izan dituztelako eta haurrek «primeran erantzun eta gozatu» egin dutelako. […]

, ,

Goikobaluko txikienek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak amaitu dute ikasturtea

Ekainean izandako emanaldiekin ikasturte amaierara heldu gara aurten ere. Goikobalu Txiki Abesbatzaren 30. urteurrena ospatu dugun urte honetan, askotarikoak izan dira Goikobaluko txikiek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak eskaini dituzten emanaldiak. Gazte abesbatzarentzat, pasa den ekainaren 13an eskainitako Salve Solstitium kontzertua izan da azkena. Bestalde, Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik, JAMEn eta Iturbide Egoitzan emandako emanaldiekin […]