Entradas por admingoiko

,

Kooperatibismoari omenaldia, Ibilaldian

Humanity at Music taldea Lekeitiora joan zen Ikastolen jaialdia ospatzera eta kooperatibismoari omenaldia egitera. Goizean goiz iritsi ginen herrira eta euria, antolaketa aldaketak, ezustekoak… asko izan baziren ere, Lekeitiok ez zuen positibismorik, indarrik, batasunik galdu. (…) Zineman, kooperatibismoari egindako omenaldian, parte hartzeko aukera izan genuen. Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Bilbao Musikal-eko abesbatzek Sinfonia Kooperatiboaren parte […]

,

Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu da Arrasatetik

Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren zuzeneko ikuskizuna arrakastarekin abiatu da Arrasateko Amaia Antzokitik. Bi egunez mila lagun gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera. https://www.tulankide.com/eu/kooperatibismoaren-bira-sinfonikoa-arrakastarekin-abiatu-da-arrasatetik?set_language=eu&fbclid=IwAR1Bv0epRmjM-AjK7whbT5CumIbkKWUuhOxqJ0jQ2XPdZU-NqOvSG5Q4s8Y ITURRIA: TUlankide

,

Sinfonia kooperatiboa arrakasta handiarekin estreinatu da Amaia antzokian

Jon Sarasuak  eta Fernando Velazquezek sortutako sinfonia kooperatiboa aho zabalik utzi ditu Amaia antzokiraino hurbildu diren ikusleek. ‘Humanity at music’ birako lehenengo hitzordua izan da, eta uztailera bitartean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiri bisitatuko ditu, horien artean Aretxabaleta, Oñati, Tafalla, Iruñea, Markina… eta noski Gasteiz. Arrasate Musikaleko Orkestrak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobaluko abesbatzek Pilar Kaltzadaren gidaritzapean, […]

,

Musika ere, elkarlanaren ikur

‘Humanity herriz herri’ ikuskizuna aurkeztu zuten atzo, Arrasateko Amaia Antzokian eta gaur berriz egingo dute, 19:30ean.  Goiena Telebistak zuzenean eskainiko du gaurko emanaldia; goiena.eus-en ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez. Kooperatiben soinu banda jasotzen duen emanaldiaren aurrestreinaldia da atzo egin zutena; irailaren 14an eskainiko baitute Gasteizko Buesa Arenan Mondragon Taldeak askotariko sortzaileekin ehundu duen […]

, ,

Goikobalu abesbatzak Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du

Urtero bezala, Goikobalu abesbatza Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du Juan Bataiatzailearen parrokian. Goikobalu Txikik hasiera eman dio kontzertuari, ondoren Goikobalu abesbatzak Gabonetako hainbat kanta interpretatu ditu. Herritarrek abesbatzak egindako deialdiari erantzun dute parrokia betez.  Kontzertu hau 2018ko Harremanen azken ekitaldia izan da, eta jaso den dirua Mozambikeko Mundukide proiektura eta Indiako familia txiroetako 200 […]

,

Goikobaluko haurtxoek, Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztueran, Gabonetako abestiak kantatu dituzte

Udalak antolaturik, gaur arratsaldean Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztuera ospatu da Herriko plazan. Horretarako ohorea izan du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak, eta taldea esker ona agertu du jendaurrean. Ekitaldian Kiroletako zinegotziak, Ander Garayk, txaloak eskatu ditu talde honen alde, eta plazak hala egin du. Botoia sakatzeko ohorea Aintzanek izan du, eta berak hala egitean, argi distiratsuak […]

Goikobaluk kontzertu solidarioa eman du San Joan Bataiatzailearen parrokian

Fair Saturday egunaren harira Goikobalu abesbatzak kontzertu solidarioa eman du Arrasateko Caritasi diruz laguntzeko. Kontzertuaren lehen zatian Bizente Goikoetxearen meza abestu  du abesbatzak, eta bigarrenean folkloreko abestien popurri bat. Ondoren, abesbatzako lagunak Sara jatetxera igo dira afari batekin Santa Zezilia eguna ospatzera. ITURRIA MONDRABERRI: Testua, argazkia eta bideoak: Marijo Simon. 2018ko abenduak 1, larunbata.  http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2317705&menuId=5105073&onlypath=true&fbclid=IwAR1yDZkDoZThVRaTv-WGSnUP1hTsmyRtHjjwxzS7gQQrk2w3RHksHdu03Io

,

Gure artista txikiak, Humanity at Music proiektuko Etorkizuna irudikatzen

GOIKOBALU TXIKIk ere Humanity at Music proiektuan hartzen du parte. Esperientzia zoragarria izaten ari da, gure txikiei gure historiako parte hain garrantzitsua dena musikaren eta kantuaren bitartez gerturatuz eta azalduz. Eskerrik asko MONDRAGON Corporation gonbidapenarengatik eta Arteman Komunikazioa une berezienak jaso eta irudi zein bideoetan islatzeagatik. Azken emaitza ikusteko irrikitan gaude! https://www.tulankide.com/eu/hunkituko-zara?fbclid=IwAR3WsT6pXAkkWFruJQOM6mHlNXFltoVsxqC3OGrKjk26WArm3yMo2E_9iVM